Nire haurtzaroan eta nerabezaroan izan nituen bizipenak kontatzen hasi baino lehen, testuinguruaz hitz egingo dut, pixka bat kokatzeko.
Ikastetxe erlijioso batera eraman ninduten, bi urtekeekin. Ikastetxe hau Leioan dago, nire herrian. Lehenengo urteak ez ditut oso ondo gogoratzen , izan ere, nire oroitzapenak 3-4 urteekin hasten baitira. Baina egia esanik, izan ditudan irakasle guztietaz gogoratzen naiz, agian horregatik gaur egun irakaslea izan nahi dut, etorkizuneko umeei aztarna berdina usteko.
Haur hezkuntzatik gordetzen ditudan oroitzapenak onak dira. Sasoi hartan, ez genituen gaurko buruhausterik eta gure bizitzako kezka bakarra... jolastea zen!
Etapa horretatik, lehen aipatu dudan bezala, ez naiz gogoratzen ia ezertaz. Baina, nahiz eta oroitzapen gutxi izan , batez ere gogoratzen dut nola nire irakasleak irakasten zigun zein zen eskailerak igotzeko eta jeisteko era egokia , hau da, bi hankak erabiliz.
Inoiz ahaztuko zaidan usaina hantz pinturarena da. Honekin fitxak koloreztatzen genituen eta muraletan gure eskuak inprimatzen genituen ere bai. Gainera, forma eta kolore askotako gometsak erabiltzen genituen gure eskulanak apaintzeko, eta, benetan, nire klasean gometsak altxor preziatuenak ziren!
Baina, hurrengo zikloan gauzak “okertu” ziren. Lau urterekin nire gurasoak banandu ziren, eta ikastetxeko jantokian geratzen nintzenez, bertako langileak konturatu ziren jateari utzi niola. Honen ondorioz, ikastetxeko psikologora joan behar izan nuen.
Ez nuen ezer ulertzen, zergatik ni klasean nengoenean emakume bat etortzen zen nire bila bere bulegoan marrazkiak egiteko? Denborarekin, ulertu nituen gauzak. Nahiz eta egoera hori gogorra izan, ikastetxean izan nituen bizipenak oroitzapen onarekin gordetzen ditut eta anekdota asko ditut. Gainera, nire klasekideak oso lagun onak ziren eta primeran pasatzen genuen!
Orain arte ez dut aipatu, baina nire ikastexean uniformea derrigorrez eraman behar genuen . Lehen hezkuntzara pasatzerakoan, uniformea aldatu zen, eta neskek gona eraman behar genuen, nire amarentzat oso praktikoa zen esaten zuen, baina nik gorrotatzen nuen. Irakasleak, ez ziren hain maitekorrak izaten haur hezkuntzako irakasleekin konparatuz. Gainera, etxerako lan pilo bidaltzen zituzten eta motxila 21523 kg pisatzen zuen.
Gehien gorrotatzen nituen ikasgaiak matematika eta heziketa fisikoa ziren. Uda guztietan matematikako kalkulu liburuxkak egiten behar nituen, oso txarra nintzen arlo honetan eta. Heziketa fisikoko irakasleak derrigorrez dutxatu behar ginela esaten zigun beti, baina minutu batean ura ez xahutzeko. Ikastetxeko aldagelak ez ziren oso handiak, eta usmel txarra zeukaten gainera.
DBHn, oso alferra nintzenez ( edo behintzatz hori esaten zuten nire irakasleek) nire emaitzak gero eta txarragoak ziren, eta nire gurasoekin etengabeko liskarrak izaten nituen . Ordurako , matematikak ez ziren nire arazo bakarra, orain ingelesa ere buruhauste bat bihurtu zen.
Azken kurtsoan, Madrilera joan ginen (kurtso amaierako bidaia zen). Han primeran pasatu nuen, Wardnerrean egon ginen eta “El Prado”-ko museoa bisitatu genuen ere. Oso bidai polita izan zen, baina laburregia ere, bakarrik bi egun egon ginen eta.
Hau guztia gogoratzean, melankolia sentitzen dut. Batez ere , haur hezkuntzako irakasleen usainez gogoratzen naizenean, edo patioko txintxaunez , bakearen egunean egiten genituen muralez, nire klaseko kideez...Azken finean, oroitzapen politak dira, eta izandako bizipenak ez nituzke inola ere aldatuko!.

No hay comentarios:
Publicar un comentario