Nire eskolako ikasketa guztiak,
eskola berdinean izan dira 3 urtetik 18 urtera arte. Eta egia esanda, nahiko
oroitzapen onak ditut honetaz.
Haur Hezkuntzan egiten nituen gauza
asko gogoratzen ditut, adibidez, puntzoia erabiltzen genituenean edo fitxak, eta
izan nituen 2 andereñoak ere gogoratzen ditut. Gainera, horietako bat izan da
nire praktiketako tutorea eta momentu asko gogoratu ditut berarekin. Nik nahiko
pozik joaten nintzen eskolara lehengo egunetatik, hau izan ahal da bi urteekin
haurtzaindegi batean egon nintzelako, baina asko dibertitzen nintzen eskolan.
Gainera, egun berezietan gauza bereziak egiten genituen. Adibidez, Gabonetan
egiten genituen jaialdiak, edo eskolako
jaiak, etab.
Lehen Hezkuntzan, gauzak konplikatzen
hasi ziren, egin nituen nire lehenengo azterketak eta gure lehenengo liburuak
genituen informazio pilarekin. Baina hau alde batera uzten, oso oroipen onak
ditut eta andereño asko gogoratzen ditut. Etapa honetan handiagoak ginela
sentitzen genuen beste maila batera pasatu genuelako. Eta nahiz eta arazo batzuk
izan etapa honetan nire lagunekin, saiatzen dut hauetaz ikasten berriro ez
gertatzeko. Izan ere, irakasleak arazoetaz enteratu zirenean kontaktuan jari ziren gurasoekin arazoa saiezteko. Baina, momentu bereziak jarraitu ziren eta oso ondo pasatzen
genuen guztiok batera.
Eta azkenik DBH eta Batxilergoa eskolaren
funtsezko etapak dira, zure etorkizuneko lana aukeratzeko eta zer gustatzen
zaigun adierazteko. Alde batetik, nerabezaroan gaude eta arazoak ere sortzen
dira, nire kasuan lagunekin arazo batzuk izan nituen, oraindik oso zintzoa eta
maneiagarri nintzelako. Eta beste aldetik hautatu behar genituelako gure
lehenengo hautazko ikasgaiak eta batzuetan batzuek hautatzen genuen gure
lagunekin egoteko eta ez guk nahi duguna kontuan hatzen.
Baina denbora pasa ahala arazo horiek
konpondu dira eta konturatu naiz pertsona oso pertsona onak ezagutu ditudala eta
oraindik nahiz eta eskolan ez egon, irakasle askorekin harreman on bat daukadala .Hori onuragarria da niretzat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario