Mostrando entradas con la etiqueta Kultura. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Kultura. Mostrar todas las entradas

jueves, 22 de diciembre de 2016

Raquelen analisiaren kultura eta ingurunea



EGOERA 1
·         Kultura eta ingurunea:
Basurtu eskola publikoa da. Bertan 2-12 urte bitarteko umeak ikasten dute. Hau da, Haur Hezkuntza hasten denetik lehen hezkuntza amaitu arte.
Ikastetxe honetan, kultura ezberdinetako umeak daude, hala nola, Kristauak, islamistak, ateoak… Hala ere, erlijioko klaseak eskaintzen ziren, nahiz eta derrigorrezkoak ez izan. Beste alde batetik, ikastetxean eskaintzen ziren ereduak A eta B ziren. Bertan ikasten duten gehienok gaztelaniaz hitz egiten dute haien etxeetan, ahala ere batzuk beste hizkuntzatan egiten dute haien gurasoekin: Batzuk euskaraz, beste batzuk arabiarrez eta beste batzuk ingelesez. 

Basurtu zortzigarren barrutia da eta Altamira, Basurtu, Olabeaga, Masustegi eta Zorrotza osatzen dute. Langile auzo bat zen, hori dela eta industrializazio prozesuaren ondorioz, gero eta jende gehiago joan zen bertan bizitzera. Gaur egun, 33,780 biztanle inguru bizi dira. Hemen bizi den jendearen maila sozioekonomikoa ertaina da. Basurtu asken urteotan obretan egon da eta bi aldaketa nagusi izan ditu; lehenengo autobiaren ebazpena. Honek kendu zutenean parke bat egin zuten, bestea, ertzainaren eta suhiltzaileen bulegoa Miribillara pasatu zen eta bertan eraiki ziren Garellanoko dorreak. 
 
EGOERA 2
·         Kultura eta ingurunea:
Ikastola hau pribatu itunpekoa da eta Teresianazko eskola bat da. Eskola honetan 0-16 urte bitarteko umeak ikasten dute, hots, haurreskoletik DBH-ra.
Eskola hau erlijiosoa da, beraz erlijioko klaseak derrigorrezkoak dira. Eskola honetan eskaintzen diren eredua bakarra da eta B eredua da.

Auzo honetako maila sozioekonomikoa ertain-.altua da. Eskola hau Indautxu auzoan kokatuta dago, El Carmen elizaren aurrean. Bertako biztanleriari dagokionez 28.276koa da. (2006).

martes, 20 de diciembre de 2016

Aidaren analisiko ingurunea eta kultura



CEP Basurto LHI, Basurto auzoan kokatzen da. Basurto bilboko 8-ren distritoan kokatuta dago. 8 distritoa, 5 auzoz konposatuta dago; Olabeaga, Zorroza, Basurto, Altamira eta Masustegi-Monte Karamelo.

Basurtoko azalera 7,09 km2 –a da eta 33,780 biztanle ditu.Zerbitzu asko ditu, liburutegiak, centro zibikoa, polikiroldegia alboan dago, Bilboko Ospitalea... Garraio zerbitzu asko ditu ere, euskotren, tranbia, termibus geltokia oso gertu dago, Bilbobus, bizkaibus…Auzo osoaktiboa da eta jarduera asko egiten dira.

Orain autopistako obrak egin direnez eta, gero eta gende gehiago ikusten da instalazio berrietan. Pisu berriak egin direnez ere, parke eta zona verde asko egin dira eta gero eta gende gehiago bizi da auzoan.

Hori ere, biztanleria gora egitea suposatu du, eta maila sozioekonomiko ere aldatu da. Gaur egun gora egin du maila sozioekonomikoa auzoan, baina maila ertainagoa da. Basurtoko abertasuna da bere kokapena, auzo maila altuekin baina ere auzo maila baxuarekin muga egiten du. Horregatik auzo berberan edo eskola berberan gende oso ezberdina eta multikulturala aurki dezakegu.

CEP Basurto LHI, HH (0-6 urte) eta LH (6-12 urte)  ditu. Ni egon nintzenean 3 urtekin sartzen ginen,  HH-ko 1zikloa ez zen ezistitzen Gero ia ikasle guztiak IES Miguel de Unamuno institutora doaz edo Bertendorana. Hizkuntza ereduak, A, B eta D dago. Extra eskolarrak, udako koloniak eta proiektu ezberdinak egiten ditu (Heziketa-zentro  elebidun eta Espainiako zeinu-mintzairako interpretatzaileekina).

Festa nazionalak baita autonomikoak ospatzen dira, inauteriak, agate deuna, euskararen eguna, gabonak…Gaur egun, garrantzi asko ematen diote euskarari eta IKT-ei. Blog-a bat dauka eskola, irakasleak parte hartze aktiboa dira eta euskara festa guztiak ospatzen dira.

Erikaren analisiaren kultura eta ingurunea



Nire ikastetxea Mesedetako Andra Mari ikastetxea deitzen da, Leioako “Euzko Gudariak “ kalean aurkitzen dena. Leioa Bizkaiko udalerria da, 1526an sortutakoa. Uribe Kosta eskualdean dago kokaturik, Ibaizabal ibaiaren iparraldean. Udalerria ezaguna da besteak beste, bertan Euskal Herriko Unibertsitatearen errektoretza eta Bizkaiko campusaren egoitza daudelako. Udalerriak 8,6 km2 ditu eta 2015. urtean 30.642 biztanle zituen.
Ingurune soziolinguistikoan gaztelania nagusitzen da, euskaraz edo beste hizkuntza desberdinetan komunikatzen diren familiak egon arren. Bestetik, erdi mailako klasea gailentzen da eta jarduera ekonomiko nagusiaren barne zerbitzuak daude. Izan ere, herriaren sektore industrial nagusia zerbitzuena da. Hala ere, urtetan garaturiko hainbat industria mota daude: altzairu, kimika, mekanika, beira eta elikadura industria.
Nire ikastetxea Kristau eskola da, pribatu-itunpekoa. Eskeintzen duen hizkuntz eredua B da, hezkuntza integrala eta eredu eleanitzean oinarrituta. Fedean eta balio kristauetan hezten du, eta Ebanjelioaren.
Ikastetxeko familien maila sozioekonomikoa erdia dela esan dezakegu.
Egunero otoitz bat irakurtzen genuen klasea hasi aurretik, eta batzuetan eukaristiak izaten genituen ikastetxeko kaperan, batez ere egun bereizietan, adibidez: Hausterre –egunean, bakearen egunean... Gainera bakearen astea eta euskararen eguna ospatzen genuen.
Gabonetan , Jaiotza antzezten genuen, gabon-kantak abesten genituen...