Haur hezkuntzan nengoenean nire irakaslea Conchita
deitzen zen bi urteko gelan geunden. Urte horietako oroipen guztiak onak dira.
Oso irakasle ona zen eta alaia. Behin ipuin bat oparitu zidan klasek kide bati
laguntzeagatik. Liburua eman zidanean sinatu zuen eta eskaini zidan. Oso pertsona ona zen eta ume guztiei
laguntzen zion. Gainera nire amamaren ahizparen
itxura dauka, horregatik hainbeste gustatzen zitzaidan.
Lehen hezkuntza egiteko beste ikastola batera joan nintzen. Bertako irakaslea oso gaztea
zen eta niretzat oso jatorra. Urte horretan seme bat eduki zuen eta baxa hartu
zuen. Gero, lehen hezkuntzako 5. Kurtsoan nire irakaslea izan zen, baina urte
horretan oso txarto portatu zen. Ez zen bat ere atsegina eta beti haserretuta
zegoen.
Lehen hezkuntzako 5.
mailan nire irakaslea oso ezatsegina
zen. Niri beldurra ematen zidan eta nire klaseko ume askok amesgaiztoak
zeuzkaten berarekin. Nire amak bilera
asko izan zituen irakasle honekin. Urte honetan, nire ahizpak, arazo asko izan
zituen bere klaseko kideekin eta nire gurasoak erabaki zuten ikastolaz
aldatzea.
Hurrengo urtean eskola
berri batera joan ginen nire ahizpa eta biok, nire neba bestean geratu zen.
Nire ikastola berriko irakaslea haurreko ikastolaren irakaslearen laguna zen.
Beti galdetzen zion ea nola nengoen bertan eta harritu zen DBH-ra ailegatu nintzenean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario