Mostrando entradas con la etiqueta Andrea Muñoz. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Andrea Muñoz. Mostrar todas las entradas

martes, 20 de diciembre de 2016

Andrearen analisiko ingurunea eta kultura



1526an sortutako Leioa orain Bilbo Handia Eskualdean dago eta 8,36 km2-ko azalera du. Nerbioi-Ibaizabal ibaiaren bokaletik gertu dago, eskuinaldean. Muga hauek ditu: Iparraldean Getxo eta Berango, Ekialdean eta Hegoaldean Erandio, eta Mendebaldean Getxo eta itsasadarra. 

Udaletxea Elexaldeko elizatean dago. Beste auzo batzuk hauek dira: Artatza eta Lamiako.

Biztanleak oso sakabanatuta daude gune hauetako auzoetan, eta, ondorioz, kontzentrazio-indizea txikia da: %54koa. Gaur egun, Leioak 29.794 herritar ditu. Leioako populazioa ia hain banaturik dago gizonezkoen (14.562) eta emakumezkoen (15.232) artean, gehiengoa gazte jendea izanik. 

Erabat Bilboren eraginpeko esparruan dago Leioa, eta biztanle-kopuruak etengabe egin du gora. Gazte eta helduen taldeak dira nagusi.

Leioa osatzen duten auzoak hauek dira, Nerbioi itsasadarrarekiko alderik garai eta urrunenean: Zuhatzu, Peruri, Sarriena, Santsoena eta Lertutze. Hortik abiatuta, eta herrigunerantz joanez, auzo hauek daude: Telleria, Basaez, Artatzagana eta Aldekoena, bai eta Santi Mamiko landa ingurua ere. Elexalde, Iturribide, Donibane-San Juan, Ikea, Mendibil eta Udondo auzoek osatzen dute herriaren erdialdea. Itsasadarretik gertuen dauden auzoak, berriz, Ibaiondo-Santa Ana, Pinueta, Lamiako-Txopoeta, Txorierri, Ondiz eta Aketxe dira.

Osasun-zentroa, liburutegia, kontserbatorioa, kirol instalazioak, euskaltegia …  aurki ditzakegu Leioan eta hainbat elkarte, auzoaren eguneroko bizitzan parte hartzen dutenak. Hezkuntzaren aldetik haurreskolak, eskola publikoak, eskola pribatuak eta unibertsitatea aurki ditzakegu.

Aipatzekoak dira, Kultur Leioa, berdintasun sailaren plan ezberdinak, bizikidetzako proiektua …

Horrez gain, ingurune soziolinguistikoan gaztelania nagusitzen da, euskaraz edo beste hizkuntza desberdinetan komunikatzen diren familiak egon arren. Bestetik, erdi-goi mailako klasea gailentzen da.

“CEIP ALTZAGA IKASTOLA LHI”Oinarrizko Heziketa Zentro publikoa da, Haur Hezkuntza (2 urtetik 6 urtetara) eta Lehen Hezkuntza (6 urtetik 12 urtetara) barne hartzen dituena, D ereduan eskaintzen direnak.


Euskaraz irakasterik ez zegoen denbora hartan guraso talde batek “Altzaga” Ikastola sortu zuen Erandion, eta beste guraso talde batek “Elexalde” Ikastola Leioan.

1972/1973 ikasturtean ikastola biak bateratzea erabaki zuten guraso talde biek, eta Cooperativa de Enseñanza Altzaga Ikastola jarri zioten izena sortu zuten ikastolari. Ikasturte bat geroago, 1973/1974 ikasturtean, Leioako Ondiz auzoko baserri batetan eraiki zen ikastola. 

2004/2005 ikasturtetik eraikuntza berriztuta duena, eta orainaren eta geroaren erronka guztiei –euskara, eleaniztasuna, IKT-ak, elkarbizitza, …

Ikasleen jatorri sozioekonomiko eta kulturalaren barne denetarik aurki dezakegu.

Andrearen analisiko teknologia



Gaur egun teknologia hitzak zuzenean makinaria edo baliabide material elektronikoekin lotzen dugu; aitzitik, teknologia terminoa haratago doa, erakundeen berezko ekintza eta eskola antolakuntzaren funtsezko osagaia baita. 

Teknologiak, beste modu batean esanda, ikastetxearen programa, sistema, curriculum proposamenen diseinua eta antolakuntzari buruzko beste hainbat alderdi lantzea bere baitan hartzen du.

Kasu honetan, argi dago irakasleak ikasgelako curriculuma haurren beharretara egokitu duela. Izan ere, haurren beharrak, nahiak … desberdinak direla kontuan izanda, gelako ariketak egokitzea ezinbestekoa izango da umeen garapen egokia ziurtatzeko. 

Esan beharra dago, euskaraz bizi proiektua erabiltzen dutela. Proiektu oso motibagarria da ekintza ezberdinak egiten dituztelako. Ondorioz ikasleek euskara erabiltzen eta gozatzen ikasten dute.
Bere helburu nagusia euskararen erabilpena bultzatzea da.

Proiektu hau aurrera eramateko oso garrantzitsua da koordinazioa. Beraz Euskaraz Bizi Batzordea daukagu, Eskolaz Kanpoko Ekintzen arduradunak eta etapa bakoitzeko arduradun batek osotuta; koordinatzaile orokor bat ere badago hiru etapen lana zein ikastolan parte hartzen duten eragileen parte hartzea lotzeko. Honetaz gain, guraso batzordea daukagu bai eta ikasleena ere.

Goian aipatu dudan bezala hainbat ekintza ezberdin egiten genituen euskara sustatzeko, adibidez, euskararen astea, olentzero, ikastolaren astea …

Bizipenean aipatu dudan bezala, euskaraz hitz egiteagatik txapa moduko barraskiloak ematen zizkiguten gure motibazioa pizteko, hau izango da, hain zuzen ere erabilitako tresna.

Andrearen analisiaren egitura



Rol eta funtzio batzuk esleitzen zaizkien unitateak dira. Eskolan, egituraren funtzio nagusia ikasgaiaren zereginak koordinatzea eta antolatzea da zentroko helburuak lortzeko. 

Lehenik eta behin lagun bakarreko karguak ditugu, bertan zuzendaria, ikasketa burua edo idazkaria izan dezakegu. 

Lagun hauen zereginak, ikastolaren funtzionamenduan eragina izan ahal duten erabakiak gestionatzea da. Bileretako gaiak zerrendatzea eta antolatzea, eta agiri guztien egiaztapena ziurtatzea baita.

Ondoren, irakasle-taldeen modalitateak daude, hauek zikloko edo milako taldeek, tutoreen taldeek edo batzorde pedagogikoek osatzen dute.  

Hauen lana, haurraren garapen egokia eta erosotasuna lortzea da. Horretarako, curriculumaren dibertsifikazioa oinarritzat hartuta;  eskolako politika inklusiboa bultzatuko dute eta ebaluazio psikopedagogikoak, garatu eta sustatuko dituzte.

Arlo honen ostean, aginte organoak egoten dira eskola barruan, esaterako zuzendaritza-taldea, klaustroa edo eskola kontseilua. 

Unitate edo elementu guztien artean erlazio sistema bat ezartzea beharrezkoa da, arauetan eta prozedurazko jardueretan oinarrituta egonda, eskola eta hezkuntza aurrera eramateko.