Gaur
egun teknologia hitzak zuzenean makinaria edo baliabide material
elektronikoekin lotzen dugu; aitzitik, teknologia terminoa haratago doa,
erakundeen berezko ekintza eta eskola antolakuntzaren funtsezko osagaia baita.
Teknologiak,
beste modu batean esanda, ikastetxearen programa, sistema, curriculum
proposamenen diseinua eta antolakuntzari buruzko beste hainbat alderdi lantzea
bere baitan hartzen du.
Kasu
honetan, argi dago irakasleak ikasgelako curriculuma haurren beharretara
egokitu duela. Izan ere, haurren beharrak, nahiak … desberdinak direla kontuan
izanda, gelako ariketak egokitzea ezinbestekoa izango da umeen garapen egokia
ziurtatzeko.
Esan
beharra dago, euskaraz bizi proiektua erabiltzen dutela. Proiektu oso
motibagarria da ekintza ezberdinak egiten dituztelako. Ondorioz ikasleek
euskara erabiltzen eta gozatzen ikasten dute.
Bere
helburu nagusia euskararen erabilpena bultzatzea da.
Proiektu hau aurrera eramateko
oso garrantzitsua da koordinazioa. Beraz Euskaraz Bizi Batzordea daukagu,
Eskolaz Kanpoko Ekintzen arduradunak eta etapa bakoitzeko arduradun batek
osotuta; koordinatzaile orokor bat ere badago hiru etapen lana zein ikastolan
parte hartzen duten eragileen parte hartzea lotzeko. Honetaz gain, guraso
batzordea daukagu bai eta ikasleena ere.
Goian aipatu dudan bezala hainbat
ekintza ezberdin egiten genituen euskara sustatzeko, adibidez, euskararen
astea, olentzero, ikastolaren astea …
Bizipenean aipatu dudan bezala,
euskaraz hitz egiteagatik txapa moduko barraskiloak ematen zizkiguten gure
motibazioa pizteko, hau izango da, hain zuzen ere erabilitako tresna.
No hay comentarios:
Publicar un comentario