martes, 20 de diciembre de 2016

Erikaren analisiaren baliabideak



Eskoletan baliabideak aurki ditzakegu, hau da, helburuak lortzeko ikastetxeak dituen ondasunak, eskola-ekintza garatzeko beharrezkoak direnak. 3 baliabide mota aurki ditzakegu:
·         Pertsonalak: Hezkuntza-jardueraren protagonista direnak
Nire idatzian ageri direnak:
-        Ni-neu
-        Klase-kideak
-        Irakasleak
-        Jantokiko Langileak
-         Nire gurasoak
-        Ikastetxeko Psikologoa
Nire idatzian agertzen ez direnak:
-        Monjak
-        Garbitzaileak
-        AMPA
-        Autobuseko gidariak
·         Materialak: Eskola-espazioa betetzen dutenak
-        Gelako material didaktikoa (jostailuzko trena)
-        Gelako altzariak
-        Ikastetxea ( Gelak, gimnasioa, aldagelak, jantokia, kapera...)
·         Funtzionalak: Baliabide pertsonal eta materialak eraginkorrak izateko eskolak ezinbesteko dituen baliabideak dira. Honen barne, denbora, formazioa eta dirua aurki daitezke.
Alde batetik, idatzian ikastetxean psikologa bat dagoela agertzen da . Beraz ikastetxearen baliabide ekonomikoak urriak ez direla esan dezakegu. Halaber, ikastetxean lan egiten duten pertsona guztiek beharrezko formakuntza daukatela susma daiteke. Haur Hezkuntzan, jantokian arazo bat detektatu zen eta lan talde bat egon zen arazo hori konpontzeko ( jantokiko langileak ume bat jateari utzi zuela detektatzean irakasleari trasladatu zioten eta honek zuzendariari , zeinek gurasoekin batera, umea psikologora eramatea erabaki zuen).

No hay comentarios:

Publicar un comentario