Gaur egun teknologia hitzak zuzenean makinaria edo baliabide material elektronikoekin lotzen dugu; aitzitik, teknologia terminoa haratago doa, erakundeen berezko ekintza eta eskola antolakuntzaren funtsezko osagaia baita.
Teknologiak, beste modu batean esanda, ikastetxearen programa, sistema, curriculum proposamenen diseinua eta antolakuntzari buruzko beste hainbat alderdi lantzea bere baitan hartzen du.
Nire kasuan, ez daukat oso argi curriculuma klaseko beharretara egokitu zen. Behar bereziren bat izan duen klasekide bat izan banu beharbada ziurtasun gehiagoz jakingo nukeen. Hala ere, argi dago klase barruan ume bakoitzak bere erritmoa izan zuela eta seguruena izango zen irakasleek programazioa egokitu behar izana edo exigentzia maila malgutu izan dutela ikasle batzuekin.
Beste alde batetik, guraso-irakasle harremana bultzatzearen helburua ondo kudeatu ez dela uste dut, nire kasuan, amama nire bila zetorren, eta andereñoak esan beharrekoa hari esan arren, ez ziren nire gurasoekin harremanetan jartzen, zer edo zer gertatu den edo ekarri behar den azaltzeko. Nire ustetan, eskolak baliabide ugari ditu familiekin harremanetan jartzeko eta harremaneko helburu hori irakasle batzuk ez zutela bete esan beharra dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario