jueves, 22 de diciembre de 2016

Raquelen analisiaren kultura eta ingurunea



EGOERA 1
·         Kultura eta ingurunea:
Basurtu eskola publikoa da. Bertan 2-12 urte bitarteko umeak ikasten dute. Hau da, Haur Hezkuntza hasten denetik lehen hezkuntza amaitu arte.
Ikastetxe honetan, kultura ezberdinetako umeak daude, hala nola, Kristauak, islamistak, ateoak… Hala ere, erlijioko klaseak eskaintzen ziren, nahiz eta derrigorrezkoak ez izan. Beste alde batetik, ikastetxean eskaintzen ziren ereduak A eta B ziren. Bertan ikasten duten gehienok gaztelaniaz hitz egiten dute haien etxeetan, ahala ere batzuk beste hizkuntzatan egiten dute haien gurasoekin: Batzuk euskaraz, beste batzuk arabiarrez eta beste batzuk ingelesez. 

Basurtu zortzigarren barrutia da eta Altamira, Basurtu, Olabeaga, Masustegi eta Zorrotza osatzen dute. Langile auzo bat zen, hori dela eta industrializazio prozesuaren ondorioz, gero eta jende gehiago joan zen bertan bizitzera. Gaur egun, 33,780 biztanle inguru bizi dira. Hemen bizi den jendearen maila sozioekonomikoa ertaina da. Basurtu asken urteotan obretan egon da eta bi aldaketa nagusi izan ditu; lehenengo autobiaren ebazpena. Honek kendu zutenean parke bat egin zuten, bestea, ertzainaren eta suhiltzaileen bulegoa Miribillara pasatu zen eta bertan eraiki ziren Garellanoko dorreak. 
 
EGOERA 2
·         Kultura eta ingurunea:
Ikastola hau pribatu itunpekoa da eta Teresianazko eskola bat da. Eskola honetan 0-16 urte bitarteko umeak ikasten dute, hots, haurreskoletik DBH-ra.
Eskola hau erlijiosoa da, beraz erlijioko klaseak derrigorrezkoak dira. Eskola honetan eskaintzen diren eredua bakarra da eta B eredua da.

Auzo honetako maila sozioekonomikoa ertain-.altua da. Eskola hau Indautxu auzoan kokatuta dago, El Carmen elizaren aurrean. Bertako biztanleriari dagokionez 28.276koa da. (2006).

No hay comentarios:

Publicar un comentario