lunes, 19 de diciembre de 2016

Leireren analisiko egitura

Rol eta funtzio batzuk esleitzen zaizkien unitateak dira. Eskolan, egituraren funtzio nagusia ikasgaiaren zereginak koordinatzea eta antolatzea da zentroko helburuak lortzeko. Gure modulu lanean, eskola guztien antzera, hainbat egitura ditugu besteren artean.

Lehenik eta behin lagun bakarreko karguak ditugu, bertan zuzendaria, ikasketa burua edo idazkaria izan dezakegu.

Lagun hauen zereginak, ikastolaren funtzionamenduan eragina izan ahal duten erabakiak gestionatzea da. Bileretako gaiak zerrendatzea eta antolatzea, eta agiri guztien egiaztapena ziurtatzea baita.

Ondoren, irakasle-taldeen modalitateak daude, hauek zikloko edo milako taldeek, tutoreen taldeek edo batzorde pedagogikoek osatzen dute.

Hauen lana, haurraren garapen egokia eta erosotasuna lortzea da. Horretarako, curriculumaren dibertsifikazioa oinarritzat hartuta; eskolako politika inklusiboa bultzatuko dute eta ebaluazio psikopedagogikoak, garatu eta sustatuko dituzte.

Arlo honen ostean, aginte organoak egoten dira eskola barruan, esaterako zuzendaritza-taldea, klaustroa edo eskola kontseilua.

Nire eskolak, beste eskola gbatzuk ez bezala, Gobernuz Kanpoko Erakunde Menetarra du, hirugarren munduan zenbait garapen proiektu burutzen dituzte egitura ekonomikoan, politikoan, juridikoan etab. aldaketak egiteko. Neuretzat, ezberdintasunen eta bidegabekerien bazterketan lan egiten duten proiektuak burutzea hemen zein Amerikako beste herrietan, eskolaren helburu finko bat betetzen ari duela erakusten dit.

Beste alde batetik, irakasle-taldetik hainbat errore ikusi ditut behin baino gehiagotan,batez ere koordinazio arazoak direla eta. Bizipenean aipatu dudan bezala, behin, irakasleak gaixorik jarri zela ez zen klasera etorri, eta beste irakasle taldea ez zen gai izan absentzia hori betetzeko. Ondorioz, denbora asko eman genuen ikasleek zaintza barik, eta borroka bat sortu egin zen klasean heldu baten esku hartzea barik, onartezina, nire ustez adin horretako klaseetan, eta ikasleen ongizatea bermatzearen helburua bete ez zela pentsatzen dut.

Horregatik, unitate edo elementu guztien artean erlazio sistema bat ezartzea beharrezkoa da, arauetan eta prozedurazko jardueretan oinarrituta egonda, eskola eta hezkuntza aurrera eramateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario