Nire
ikastetxea Mesedetako Andra Mari ikastetxea deitzen
da, Leioako “Euzko Gudariak “ kalean aurkitzen dena. Leioa Bizkaiko udalerria da, 1526an sortutakoa. Uribe Kosta eskualdean dago kokaturik, Ibaizabal ibaiaren iparraldean. Udalerria ezaguna da
besteak beste, bertan Euskal
Herriko Unibertsitatearen errektoretza
eta Bizkaiko
campusaren egoitza daudelako.
Udalerriak 8,6 km2 ditu
eta 2015. urtean 30.642 biztanle zituen.
Ingurune
soziolinguistikoan gaztelania nagusitzen da, euskaraz edo beste hizkuntza
desberdinetan komunikatzen diren familiak egon arren. Bestetik, erdi mailako
klasea gailentzen da eta jarduera ekonomiko nagusiaren barne zerbitzuak daude.
Izan ere, herriaren sektore industrial nagusia zerbitzuena da. Hala ere,
urtetan garaturiko hainbat industria mota daude: altzairu, kimika, mekanika,
beira eta elikadura industria.
Nire ikastetxea Kristau eskola da, pribatu-itunpekoa.
Eskeintzen duen hizkuntz eredua B da, hezkuntza integrala eta eredu eleanitzean
oinarrituta. Fedean eta balio kristauetan hezten du, eta Ebanjelioaren.
Ikastetxeko
familien maila sozioekonomikoa erdia dela esan dezakegu.
Egunero
otoitz bat irakurtzen genuen klasea hasi aurretik, eta batzuetan eukaristiak
izaten genituen ikastetxeko kaperan, batez ere egun bereizietan, adibidez:
Hausterre –egunean, bakearen egunean... Gainera
bakearen astea eta euskararen eguna ospatzen genuen.
Gabonetan
, Jaiotza antzezten genuen, gabon-kantak abesten genituen...
No hay comentarios:
Publicar un comentario